XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Non eman zenuen japoniarrek gerra irabazi zuteneko gaua?.

- Leidenen, Holandan, nire aitaren lantegian, holandar adiskide batzuekin.

- Goazen ibilalditxo bat egitera, Mr. Leamas.

Ez duzu trintxerarik beharko.

Kendu eta uztazu lurrean, zu zauden lekuan.

Nire lagunek zainduko dute.

Leamasek duda egin zuen, sorbaldak jaso eta trintxera kendu zuen.

Orduan elkarrekin abiatu ziren bizkor basorantz.

- Nik bezain ederki dakizu nor zen - esan zuen Leamasek nekatuta.

Barne Ministeritzako hirugarren gizona, Ekialdeko Alemaniako Alderdi Sozialista Batuaren Idazkaria, Herriaren Babespenerako Batzorde Koordinatzailearen buru.

Nire ustez, horregatik izan zuen De Jong eta nire berri: gure kontraespioitza fitxak ikusi zituelako Abteilungean.

Hiru puntuk osatzen zuten bere ezagupena: Praesidiuma, barne politika eta informazio ekonomikoa, eta Ekialdeko Alemaniako Segurtasun Zerbitzuko fitxategiak ezagutu ahal izateko parada.

- Baina parada mugatua.

Bere fitxategi guztien ardura ez zioten inoiz kanpoko bati utziko - insistitu zuen Pertersek.

Leamasek sorbaldak jaso zituen.

- Hala egin zuten bada - esan zuen.

- Zer egin zuen diruarekin?.

- Arratsalde haren ondoren ez nion gehiagorik eman.

Circusa arduratu zen berehala horretaz.

Mendebaldeko Alemaniako banku baten bidez ordaintzen zioten.

Lehendik emandakoa ere itzuli egin zidan.

Londresek sartu zion bankuan.